20 urte baino gehiago
Erro Koop. Elkarte Txikia Ordiziako D’elikatuz zentroaren kudeaketa proiektua aurkezteko sortu zen, eta ordutik 20 urte baino gehiago daramatzagu kalitatezko esperientzia turistiko eta kulturalak eraikitzen.
Gure misioa
Kalitatezko zerbitzu turistikoak eskaintzea, lurraldeko pertsonengan eta tokiko baliabide kultural, natural eta gastronomikoetan lagunduz.
Gure ikuspegia
Bikaintasunean eta gure bezeroekiko gertutasunean oinarritutako zerbitzu berriak finkatzea eta garatzea.
Gure balioak
Norberarenganako maitasuna, bezeroarekiko konpromisoa, naturaltasuna tratuan eta lankidetzarako grina.
Giza taldea

Leire Arandia Aranburu
Erroko zuzendaria. Kudeaketan aditua eta komunikazio arduraduna.

Gema López Atxega
Turismo-kudeaketan espezialista. Eskaintza turistikoaren eta bisitariarentzako arretaren arduraduna. Gidari eta hezitzaile lanak ere egiten ditu.

Maider Arano Elorza
Gida turistikoa. Jendearen arretan eta bisita gidatuetan zentratua.

Idoia Noain Otegi
Elikaduran eta nutrizioan espezialista. Hezitzailea eskola-taldeetan eta elikadurarekin lotutako proiektuen arduraduna.